XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaitegietara jo gabe, askotan maizterrak nahiago izaten du jabearekin konpondu, salneurri jakin batez, baserriaren jabetasuna eskuratzeko.

Lehenengo pausua lortuz geroz ez da, ordea.

Prozesua amaitu eskuratzeko orduan arazoak planteatzen baitira alderdi askotarik, legeak onarturiko eskubide honen efektibitatea nolabait oztopatzen dutenak: batetik eskrituretan baserrien deskribapenak oso zaharkiturik aurkitzen baitira, honek neurketa, planu eta amojonamentu berria eskatzen dituelarik; bestetik ere eta aurrekoaren ondorio bezela, baserrietan hain garrantzitsu diren bide-zorren problema planteatzen da, eskritura zaharretan ez baita agertzen, inolaz ere, ondorengo bide edo bide-zorren arrastorik, salbuespen batzuk izan ezik.

Aztarna nabarmenenak ere topagaitzak bihurtzen dira.

Bestela ere lurren neurriak, mugak eta askotan ere izenak identifikatzeko arazoak izaten dira.

Honek guztionek eskatzen duena zera da: eskuratzeko orduan, eskritura berriak egiterakoan, baserriaren deskripzio berria egitea, egungo errealitateari egokitua eta era berdinean geroko arazoak (auzokoekin batipat) kentzeko gai dena.

Ez da hori alabaina gauza bakarra.

Kontzertu Ekonomikoek Euskal Aldundei emandako ahalmenei esker, hauexek badute eskuduntza baserriaren eskurapena arautzen dituen zergen gorabeheretan.

Eta Bizkaiko Diputazioak esaterako zerga honen testuan eskualdaketaren zerga kenketa edo exentzioa onartzen du, baserriaren eskurapena derrigorrezkoa den kasurako soilki eta ez noski jaubearen eta maizterraren arteko akordioa dagoen kasurako.

Gutxienez ulergaitza da desberdintasun hau, batipat gerokoan onartzen bada zergen kenketa guraso eta semeen arteko baserri eskualdaketan, hartzailea hamar urterako baserriaren explotazioan konprometatzen delarik.

Gure ustez ez dago hemen berezi beharrik.

Kasu bietan eskualdaketa dago (borondatezkoa zein derrigorrezkoa) eta kasu bietan hartzailea edo erostailea baserritarra bada eta baserrian lan egiteko konpromezua hartzen badu, biei aplikagarri zaie zergen kenketa, bestela ez bailitzateke abantail hori bidezkoegia izango.

Are gutxiago, Ahaldundien filosofia baserritarrei laguntzea bada eta gauza jakina izanik gainera, Epaitegietako salneurriek edo akordioren bitartekoek, kasu gehienetan, diru mordoxka suposatzen dutela.

Beraz nolanahi ere, egoera hau errekonozitu beharra dago eta era berean baserria eskuratzeko aukera dutenei laguntza fiskal hau eskaini, baserrian iharduteko asmorik badute bederen, asmo horren kontrola gogorki eginez, espekulazioa eta maula arras uxatzeko.